Lurraren historia orain dela 4.500 milioi urte hasi zen nebulosa batetik. Garai hartan planetoide
ezberdinen talkaz lurra akrezioz hasi egin zen eta dentsitate ezberdinek elementuak geruzatan bereiztea
ekarri zuen (ikus geroago egituraren atala). Osatu eta denbora gutxira asteroide batek lurra jo eta bere
zati bat kanporatu zuen, Ilargia
sortuz. Meteoritoek zeramaten urak hidrosfera eta atmosfera sortu zuten. Magma solidotzean
kanpoko geruza sortu zen.
Orain dela 4.000 milioi urte lehenengo izaki bizidunak sortu ziren. Garai horretan ere
lurraren dinamika sortu zen (ikus Plaken tektonika).
Bakterioek fotosintesia garatu zutenean oxigenoa heldu zen atmosferara lehen aldiz, beraren konposaketa guztiz
aldatuz. Hainbat zelula prokariotoren elkarketan lehen zelula eukariotoa sortu zela uste da. Hauek
animaliak, landareak, onddoak eta protistoak sortu zituzten geroago.
Milioika urteren buruan Lurreko plaken eraginez beroa eta presioa sortu zen,
eta horrek itsasoko harriak baino dentsitate txikiagoa zuten beste batzuk sortu
ziren, eta azkenean, hauek flotatu egin zuten kontinenteak sortuz. Baita ere,
plaken eraginez, superkontinenteak sortu eta desegin dira, Rodinia
eta Pangea bezala. Hainbat alditan
glaziazioak egon dira, adibidez Neoproterozoikoan
ia-ia lur osoa izotzez estali zen.
Kanbriarrean Kanbriarreko
leherketa gertatu zen eta fosilizatzen ziren lehenengo animalia eta
landareak sortzen hasi ziren modu azkar batean.
Orain dela 65 milioi urte Kretazeo eta Tertziarioa
bereizteko balio duen meteorito
batek dinosauroak eta beste
hainbat animalia hil zituen, ugaztunei
bidea utziz.
Orain dela 20.000 urte gizakiak nekazaritza aurkitu zuen eta
berarekin batera lehenengo zibilizazioak sortu ziren orain dela 10.000 urtetik
hona, Lurraren itxura guztiz eraldatuz.
Lurra, gainerako planetak bezala, bi higidura nagusiren mendean dago, errotazio higiduraren eta translazio higiduraren mendean, hain zuzen. Lurrak bere ardatzaren gaineko jira osoa egiteko (errotazioa) 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo behar izaten ditu (egunaren iraupena). Halaber, Eguzkiaren grabitazio indarrak erakarrita, Lurrak segundo bakoitzeko 29,8 km egiten ditu Eguzkiaren inguruko orbita eliptikoan zehar (translazioa), eta 365,25 egun behar ditu itzuli osoa egiteko (urtearen iraupena). Lurraren bi higidura horien planoek 23°27´-ko angelua eratzen dute, ekliptikaren angelua deitua. Planetaren errotazioak sortzen duen indar zentrifugoa dela eta, Lurrak esfera baten eitea du, zapalagoa Ipar eta Hego buruetan Ekuatore aldean baino.
Ilargia
Lurraren satelite bakarra da. Lurraren inguruan biraka dabilena. Ilargia eta Lurraren artean, batez beste, 380.000 km daude. Ilargia Lurretik lau modu desberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak aldi izena jaso du. Ilargialdiek Ilgora, Ilbehera, Ilargi berria eta Ilargi betea dute izena. Lehen alditik laugarrenera 27 egun, 7 ordu, 43 minutu, eta 11,47 segundo pasa behar dira. Denbora horrek hilabete sinodiko izena dauka. Ilargiaren traslazio eta errotazio denborak berdinak dira, horregatik alde bera ikusten da beti Lurretik.
Itsasaldiak Ilargiaren eraginpean doaz, eta hondartzara goazenean aurkitu dezakegu bai itsasgora, itsasoa aurrera doanean; bai itsasbehera, itsasoa atzera doanean.

Eredu geostatikoa
- Lurrazala. Kanpoko geruza da eta ozeanoetan dituen 12 kmtik kratoietan dituen 80 kmtaraino iritsi daiteke. Batez ere basalto eta granitoz osatua dago.
- Mantua: Lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoen geruza da. 2900 km.ko sakonerara iristen da. Mantua batez ere peridotitaz osatua dago. Lurrazalaren eta Mantuaren arteko banaketa Mohorovicic diskontinuitatean ematen da. Mantua goi eta behe mantuan banatu daiteke. Biak ezberdintzen diren puntua Repettiren diskontinuitatea da.
- Nukleoa: 3.475 kmko lodiera duen geruza da. Mantutik Gutenbergen diskontinuitateak bereizten du. Burdina eta Nikelez osatutako aleazio batez osatua dago eta eremu magnetikoa sortzen deneko lekua da. Barne eta kanpo nukleoan beriz daiteke. Barne nukleoa solidoa dela uste da eta kanpo nukleoa likidoa da. Bien arteko ezberdintasuna Lehmanen diskontinuitatean ematen da.
Eredu geodinamikoa
- Litosfera. Modu elastikoan jarduten duen goiko azala da. 250 kmko lodiera du eta lurrazal osoa eta mantuaren zati bat hartzen ditu.
- Astenosfera. Fluxu eran portatzen den mantuaren zatia da. Geruza honetan uhin sismikoen abiadura jaisten da.
- D geruza. Mesosfera eta endosferaren arteko trantsizio aldea da. Arrokak asko berotu eta litosferaraino igo daitezke sumendiak sortuz.
- Endosfera. Eredu geostatikoko nukleoaren parekoa da.
Ura
Sakontzeko,
irakurri: Ura
Lurraren azalera handiena urak hartzen du
Esan genezake, Lurraren azalerako 4 zatitik 3 ura direla. Ur masa guzti horri
hidrosfera deritzo, eta
ur gaziz eta ur gezaz osaturik dago. Baina ur gazi eta gezaren arteko banaketa
ez da orekatua: ur guztitik %94 ur gazia da eta %6 bakarrik da ur geza. Ura
izotz forman egon daiteke (solidoa), glaziarretan eta izotz-kaskoetan gertatzen den bezala,
likidoa itsasoetan, lakuetan, ibaietan eta abarretan.Ilargia
Lurraren satelite bakarra da. Lurraren inguruan biraka dabilena. Ilargia eta Lurraren artean, batez beste, 380.000 km daude. Ilargia Lurretik lau modu desberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak aldi izena jaso du. Ilargialdiek Ilgora, Ilbehera, Ilargi berria eta Ilargi betea dute izena. Lehen alditik laugarrenera 27 egun, 7 ordu, 43 minutu, eta 11,47 segundo pasa behar dira. Denbora horrek hilabete sinodiko izena dauka. Ilargiaren traslazio eta errotazio denborak berdinak dira, horregatik alde bera ikusten da beti Lurretik.
Itsasaldiak Ilargiaren eraginpean doaz, eta hondartzara goazenean aurkitu dezakegu bai itsasgora, itsasoa aurrera doanean; bai itsasbehera, itsasoa atzera doanean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario